XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondoko ekaina etorri zeneko, gure josleak lana bururatua zuen.

Inguruko herritarrek, manatu berrehunak erosi zizkioten.

Gaineratiko zortzi ehun bat galtza xuriak beren jabe berrien beha zeuden.

Uztailan, ez Miarritzetik, ez Baionatik, nehor ez zen agertu galtzen bila.

Agorrilan bat edo beste.

Bainan zer pasatzen ote zen? Non ziren delako klient handi haiek?.

Uda hortan, Miarritzera itzultzeko ordez, beste bakantza toki batzuetara joan zitaizkeen eta manatu galtzak hartzeko ahantzi! Besterik ez!.

Hainbeste galtza xuriekin zer egin? Sasoina bururatzen ari eta, galtzetan ez izaiteko, herriko jendeari saldu behar.

Eta nola, lehen jabe izan behar ziren gizonak, handi, azkar eta ongi haziak bait ziren, araberako galtza xuriak salgai ziren orain.

Angeluarrek jende ttipi mehe eta arin, guttirekin bizitzen usatu horiek galtza xuri handiak, erdi preziotan eskuratuko zituztela aipatu zuten eta saltzaileak onartu! Laster zortzi ehun galtzak herritarreri utzi zizkien.

Gero, gizon hauek egin lana ez masakratzeko, galtzak ber antolatzeko lana asko bait zen eta jende guttik jakin egiten, galtza xuri haiek hola hola erabiltzen zituzten.

Uda eta larrazken hortan, igande, pesta egun eta berdin astegunez berdin bazela galtza xuridun Angeluko karriketan!.

Gizon kixkil batzu, burua gora, galtza xuri handi batzu herrestan... soinean.

Hortik hasi zitakeen izengoiti hau, eskuin eta ezker hedatzen, herri inguruetan jendeak erraiten zuela: GALTZA XURI HANDI ANGELUKO.

Hori hala bada, halabiz! Hala ez baldin bada, halatsu!.